DOKUMENTAZIO BALIABIDEAK

Paperezko hiztegiak

Nola Erran hiztegiaren egiteko, euskarazko testuen corpusez gainera, paperezko hiztegiak, eta interneteko hiztegi eta baliabide lexikografikoak ere erabili dira.

Hona bereziki baliatu diren paperezko hiztegi lanak (batzuk interneten, euskalbar tresna-barraren bidez bereziki, kontsultagarri direlarik):

Euskarazko hiztegiak

– Berriaren Estilo liburua

– Elhuyarren Euskal hiztegi modernoa

– Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua

Euskaltzaindiaren Hiztegia

– Harluxeten Hiztegi entziklopedikoa

– Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia

– UZEIren sinonimoen hiztegia

Hiztegi elebidun euskaradunak

– Luis Michelenaren Diccionario General Vasco / Orotariko Euskal Hiztegia

– André Tournier eta Pierre Lafitteren hiztegia (frantses-euskara)

– Pierre Lhanderen hiztegia (euskara-frantses)

– Haize Garbiaren frantses-euskara hiztegia

– Resurrección María Azkueren hiztegi hirukoitza (euskara-gaztelera-frantses)

– Piarres Charrittonen hiztegi elebidun norabide-bikoitzekoa (frantses-euskara)

– Elhuyarren hiztegi elebidun norabide-bikoitzekoa (frantses-euskara)

– IKASen eskola hiztegi bereziak, telekargatzekoak

– Jean-Baptiste Orpustanen hiztegi elebidun norabide-bikoitzekoa (frantses-euskara), telekargatzekoak

– Ibon Sarasolaren Zehazki hiztegia (gaztelera-euskara)

– Adorez Hiztegiak-5000 Hiztegiaren hiztegi elebidun norabide-bikoitzekoa (gaztelera-euskara)

– Morrisen hiztegi elebidun norabide-bikoitzekoa (ingeles-euskara)

Beste hiztegi elebidunak

– Larousseren frantses-gaztelera hiztegia (norabide bikoitzekoa)

– Robert & Collinsen frantses-ingeles hiztegi handia (norabide bikoitzekoa)

Frantses hiztegiak

– Nouveau Petit Robert

– Petit Larousse

– Robert étymologique du français

Baliabide elektronikoak

Hitz bankuak eta hizkuntza arakatzaile bereziak

– Euskalbarren bitartez eskuragarri diren datu baseak eta hiztegiak

– Euskaltzaindiaren euskal onomastikaren datutegia

– Trésor de la langue française informatisé

– UZEIren Euskalterm datu-basea

Corpusak

Bi testu corpus nagusi baliatu dira:

  • Nola Erranen corpusa, 15 milioi hitz biltzen dituena eta Iparraldeko testuetara mugatzen dena.
    • Nola Erranen corpusa, 15 milioi hitz biltzen dituena eta Iparraldeko testuetara mugatzen dena. Corpus horrek, Iparraldeko testu guzi-guziak biltzen ez baditu ere, mugaz alde honetako idazleen testuen irudi franko ona ematen du, azken urteetan argitaratuak ere kontuan edukiz. Munta handiko tresna izan da Nola Erran hiztegiaren egiterakoan, adibideak eta euskarazko baliabideen sailkapena haren arabera moldatuak izan baitira gehienik. Hona zer gisaz osatua izan da:
    • – Armiarmako Klasikoen Gordailuko Iparraldeko autoreen testuak;

      – EPG corpuseko Iparraldeko testuak;

      – EPG corpuseko 2001-2011 urteetako Herria astekariko testuak;

      Pentsamenduaren Klasikoak deitu Filosofia sailean Iparraldeko itzultzaileek euskaratu lanak;

      – 1980-2010 urteetan Euskaltzaindiak argitaratu Iparraldekoen testuak;

      – Argitaletxeek (Alberdania, Elkar, Maiatz, Pamiela, Susa, Utriusque Vasconiae bereziki) formatu elektronikoan zituzten eta hiztegi honen corpusaren eratzeko eskaini dituzten Iparraldeko autoreen testuak;

      – Hiztegi lan honen egin ahal izateko eta corpusaren aberasgarri, autoreek, argitalpen prestatzaileek, itzultzaileek, formatu elektronikoan emanikako testuak;

      Nola Erran-entzat digitalizatu diren XX. mendeko testu multzo bat (haien artean Almanaka andana bat);

      Maiatz aldizkariko testuak.

    • Euskal Herriko Unibertsitateko webgunean balia daitekeen EPG (Ereduzko Prosa Gaur), 25 milioi hitz dituena, haietarik 12 milioi kazetaritzakoak. Gaurko euskara idatzi orokorraren eta estandarraren irudia ematen du.
      • Bai autoreek, bai argitaletxeek eta aldizkariek, denek gogo onez eta dohainik eskaini dituzte beren testuak, gisa horretan hiztegi honen egiteko behar-beharrezkoa zen laguntza ekarriz. Doazkiela orori gure eskerrik zinenak.